udalaren armarria / hasierako orrira joan

URZAINKIko
Udala

2017ko abenduaren 16a

Erabilerraztasuna:

Egunetik egunera zugandik hurbilago egoteko lanean dihardu URZAINKIko Udalak.

Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu ezberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko ditugu, hala nola internet konexio motela edo ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den mintzaira edo webgunearen nabigatzeko tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Web orriaren edukirako sarbidea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere –ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako– izan ditzakegu.

Bateragarritasuna estandarrekin

Webgunea “Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak” (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai ) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu eta programatu da. WAI W3Ck barne hartzen du, interneten erabilera arautu eta hobetzeko funtzioa duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte web orri erabilerrazak sortzeko.

Gure web orrian W3Cren estandarrei jarraitzen diegu ondokooi dagokienez: CSS, XHTML eta WAI-AA. AA erabilerraztasun maila duela egiaztatzeko, TAW tresna (Web orriaren erabilerraztasun testa) erabili dugu automatikoki. Horri guztiari esker, ondoko ezaugarriok lortu ditugu:

Diseinu erabilerraza

Diseinu erabilerraza izateko hainbat pauso eman ditugu:

  • Maketazioa estilo orrietan oinarriturik dago, ez tauletan. Horri esker, erabiltzaileak web orriaren itxura, kontrastea eta tamaina bere beharretara egokitzen ahal ditu, estilo orri pertsonalak baditu.
  • Elementuen artean nahiko kontraste mantendu nahi izan da; horretarako, webgunearen hainbat kolore konbinazio aldatu dira.
  • Letra tipoaren tamainak eta beste elementu batzuek neurri erlatiboak dituzte, nabigatzailearen aukeretatik beren tamaina handitu edo txikitu ahal izan dadin.
  • Diseinu semantikoa erabili da. Hau da, orri guztien egitura logikoa HTML kodea erabiliz definitu da, goiburuak, zerrendak, estekak, irudiak... erabiliz. Era horretan, orriak begien bidez naiz ahots sintetizadore baten irakurketa bidez ulertzen ahal dira; bai CSS estilo orriekin, eta baita horiek gabe ere. Diseinu mota horri esker, web orria behar bezala agertzen da nabigatzaile eta sistema eragile ezberdinetan.
  • Testua ez diren elementuek testuzko deskribapena dute, zeina ahots sintetizadoreaz baliatuz “irakur” baitaiteke.
  • Nabigatzea errazten duten laguntzak daude: sarbide azkarreko hainbat tekla, esaterako.
  • SCRIPT programazioaren bitartez funtzioak egiten direnean, SCRIPTen oinarriturik ez dagoen alternatiba ere eskaintzen da funtzio hori hartu edo erabili ezin duten nabigatzaileentzat.

Teklatu lasterbideak

Jarraian, web orri honetan erabiltzen ahal dituzun lasterbideen zerrenda zehazten dizugu:

  • P: Hasiera
  • U: Udala
  • K: Kokapena eta datuak
  • L: Lekua eta jendea
  • X: Txokoak
  • J: Jan eta lo egin
  • I: Izapideak
  • G: Legezko-abisua
  • Z: Postontzia
  • B: Erabilerraztasuna
  • T: Intereseko telefonak
  • R: Eguraldia
  • C: Castellano (hizkuntza aldaketa badauka)

Aipatu lasterbideetarako ondoko tekla konbinazioak erabiltzen ahal dituzu:

  • Internet Explorer: ALT + letra + ENTER.
  • Netscape - FireFox: ALT + letra.
  • Opera: MAIUSKULA + ESC + letra.

Webaren bistaratze tamaina handitzea

Gorago aipatu dugun gisan, web orriaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten ari dena handitu edo txikitu nahi izanez gero:

Internet Explorer:

  • Handitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila aurrerantz mugitu.
  • Txikitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila atzerantz mugitu.

Netscape - Mozilla:

  • ctrl eta '+' teklak batera sakatu handitzeko
  • ctrl eta '-' teklak batera sakatu txikitzeko

Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: 'ikusi' > 'testu tamaina'.

Zure laguntzari esker hobetzen dugu

Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen. Edozein arazo antzematen baduzu, edo web orri honen erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, zeure iritziaren zain gauzkazu gure Iradokizun postontzian.

Babeslea: Nafarroako Gobernua. Leiho berrian irekiko da Garatzailea: ANIMSA. Leiho berrian irekiko da
Legezko abisua   Postontzia   Erabilerraztasuna